XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Jai desfilea eta Gasteizko festak Jai giroan saioan

Datorren astelehenean, ETB-ko Jai giroan saioan gaur bertan eginen den Gasteiz, Getaria, Baiona eta Berako festei buruzko erreportaiak ikusi ahal izango dira.

Gasteizko festak ETB-n Euskal Telebistak Gasteizko festei buruzko informazio ugari eskeiniko du bere bi kanalen bidez.

Alde batetik, ETB-1ean Itziar Azpeitiak eta Jon Lamarcak aurkezten duten Jai giroan saioan, astelehenetik ostiralera gaueko 9etan, ETB-2ri dagokionez, atzotik eta abuztuaren 9ra arte, Fiestas Blanca 89 saioan, hirurogei minututako informazio berezia eskeiniko da, bertan ekitaldi nagusiak ikusi ahal izanen direlarik.

Horretarako, plato bat jarri du ETB-k Gasteizko Canciller Ayala hotelean.

Handik egingo da saio hau, Mikel Donazar eta Ana Maria Valencia aurkezleek festen protagonistei entrebista ugari egingo dietelarik.

Horrez gain, Pedro Castillok kaleko giroa jasoko du programa honetarako.

Saioa arratsaldeko hiruak hamar gutxitan ikusi ahal izango da.

ETBren opera saioan.

Gaur, 11`35etik aurrera, Rossinik konposatutako opera eskeiniko du ETB-k bere bi kanaletan.

Milango Scala Antzokiko abesbatzak eta orkestak Claudio Abbao zuzendaritzapean interpretatutako opera honetan, Teresa Berganza, Stefania Malagu, Herman Prey, Luigi Alva eta Enzo Dara arituko dira bakarka.

Eszena zuzendaria Pierre Ponnelle da.

Inaki Uranga eta Caco Senante Plazarik plaza saioan

Gaueko 10`15etan, uztailaren 25ean Oñatin grabatutako programa eskeiniko du ETB-1eko Plazarik plaza programak, Iñaki Uranga, Caco Senante, Juan Carlos Irizar, Bole Bole Brasil eta programaren balletaren aktuazioak ikusi ahal izanen direlarik.

Aurkezle lanetan Julian Beloki eta Macarena Perez Olarra arituko dira.

Francis, zaldi lasterketan Arrazoi ezezagun bategatik, mando hiztun honen benturak gogokoak zituzten ETBn eta lote mardula erosi zuten.

Astero bentura berri bat eskeintzen ziguten garaia pasa da, baina programatzaileek ez dute amore ematen.

Istoria betikoa da, eta mandoak bere laguntzaile kaikoa arazo berri batetik atera beharko du, bere ahalmen miresgarriei esker.